Eguzki sistemari buruzko informazioa eman eta bertan dauden materia unibertsalaren ezugarriak
2011/12/29
Big Bang-ko teoria
Big Banga edo Leherketa handia , Unibertsoaren sorrera azaltzeko jaiotako teoria bati emandako izena da.Eredu zientifiko entsatzen da. Denbora-espazio batasun batetik abiatuta leherketa moduko bat egon zen hasieran eta unibertsoko materia eta energia guztia elkarrengandik aldentzen hasi zen eta aldentzen ari zen heinean hozten.
2011/12/28
Izarrak
Izar bat plasmazko gorputz biribil handia eta trinkoa da, bere erdigune beroan fusio nuklearra mantentzeko bezain handia. Fusioa da izarrek beren kanpo geruzetatik etengabe kanporatzen duten energiaren iturburu.Hidrogenoa eta helioa baino astunago den ia gai guztiak izarretako erdigunean sortzen dira.
Izar taldeek galaxiak sortzen dituzte eta unibertsoko argizagi nagusiak dira.Lurretik hurbilen dagoen izarra Eguzkia da eta Lurraren energia iturri nagusia, argia barne. Honek 1026 watt inguru (ehun koatrilioi watt) igortzen ditu.
2011/12/27
Konstelazioak
Konstelazioak zerua zatitzeko erabiltzen den sistema dira. II.mendean,Ptolomeo greziar astronomoak48 konstelaziotan zatitu zuen zerua, izarren i arteko marra batzuk asmatuta irudiak eginez.1928tik 1930era btartean,Nazioarteko AstornomiaBatasunak muga zehatzeko 88 konstelaziotan zatitu zuen zerua ofizialki. Konstelazioen mugak behin betiko zehazteko lan hori, funtsean, Eugène Joseph Delporte belgikar astronomoak egin zuen, eta Nazioarteko Astronomia Batasunak 1930ean argitaratu zuen.
Konstelazioen zerrenda
| Latinez | Laburpen | Esanahia |
|---|---|---|
| Andromeda | And | Andromeda |
| Antlia | Ant | Makina Pneumatiko |
| Apus | Apu | Paradisuko Hegazti |
| Aquarius | Aqr | Akuario |
| Aquila | Aql | Arrano |
| Ara | Ara | Aldare |
| Aries | Ari | Ahari |
| Auriga | Aur | Zaldizain |
| Boötes | Boo | Itzain |
| Caelum | Cae | Zizel |
| Camelopardalis | Cam | Jirafa |
| Cancer | Cnc | Karramarro |
| Canes Venatici | CVn | Ehiza-txakur |
| Canis Major | CMa | Txakur Nagusi |
| Canis Minor | CMi | Txakur Txiki |
| Capricornus | Cap | Ureko Ahuntz |
| Carina | Car | Gila |
| Cassiopeia | Cas | Cassiopeia |
| Centaurus | Cen | Zentauro |
| Cepheus | Cep | Zefeo |
| Cetus | Cet | Bale |
| Chamaeleon | Cha | Kamaleoi |
| Circinus | Cir | Konpas |
| Columba | Col | Uso |
| Coma Berenices | Com | Berenices-en Adats |
| Corona Australis | CrA | Koro Austral |
| Corona Borealis | CrB | Koro Boreal |
| Corvus | Crv | Erroi |
| Crater | Crt | Kopa |
| Crux | Cru | Hegoaldeko Gurutze |
| Cygnus | Cyg | Beltxarga edo Zisne |
| Delphinus | Del | Izurde |
| Dorado | Dor | Urre-arrain |
| Draco | Dra | Dragoi |
| Equuleus | Equ | Zaldi Txiki |
| Eridanus | Eri | Eridano |
| Fornax | For | Labe |
| Gemini | Gem | Bikiak |
| Grus | Gru | Kurrilo |
| Hercules | Her | Hercules |
| Horologium | Hor | Erloju |
| Hydra | Hya | Hidra |
| Hydrus | Hyi | Hidra ar |
| Indus | Ind | Amerindiar |
| Lacerta | Lac | Sugandila |
| Leo | Leo | Lehoi |
| Leo Minor | LMi | Lehoi Txiki |
| Lepus | Lep | Erbi |
| Libra | Lib | Balantza |
| Lupus | Lup | Otso |
| Lynx | Lyn | Katamotz |
| Lyra | Lyr | Lira |
| Mensa | Men | Mahai |
| Microscopium | Mic | Mikroskopio |
| Monoceros | Mon | Adarbakar |
| Musca | Mus | Euli |
| Norma | Nor | Arau |
| Octans | Oct | Oktante |
| Ophiuchus | Oph | Ofiuco |
| Orion | Ori | Orion |
| Pavo | Pav | Indioilar |
| Pegasus | Peg | Pegaso |
| Perseus | Per | Perseo |
| Phoenix | Phe | Fenix |
| Pictor | Pic | Paleta |
| Piscis | Psc | Arrainak |
| Piscis Austrinus | PsA | Arrain Austral |
| Puppis | Pup | Popa |
| Pyxis | Pyx | Iparrorratz |
| Reticulum | Ret | Sare |
| Sagitta | Sge | Gezi |
| Sagittarius | Sgr | Arkulari |
| Scorpius | Sco | Eskorpioi |
| Sculptor | Scl | Eskultore |
| Scutum | Sct | Ezkutu |
| Serpens | Ser | Suge |
| Sextans | Sex | Sestante |
| Taurus | Tau | Zezen |
| Telescopium | Tel | Teleskopio |
| Triangulum | Tri | Triangelu |
| Triangulum Australe | TrA | Triangelu Austral |
| Tucana | Tuc | Tukan |
| Ursa Major | UMa | Hartz-eme Nagusi |
| Ursa Minor | UMi | Hartz-eme Txiki |
| Vela | Vel | Vela |
| Virgo | Vir | Virgina |
| Volans | Vol | Arrain Hegalari |
| Vulpecula | Vul | Azeri-eme |
2011/12/26
Planeta nanoak
Planeta nanoak, Nazioarteko Astronomia Elkarteak 2006. urtean eguzki-sistemako gorputzen sailkapen berriaren barnean sortutako sail berria da, planeta eta eguzki-sistemako gorputz txikiekin batera. 2010. urtearen hasieran 5 planeta nano zeuden eguzki sisteman: Zeres, Pluton, Haumea, Makemake eta Eris. Hala ere, eguzki-sisteman planeta nano izena jasoko luketen beste gorputz asko daudela ziurtzat jotzen da.
Eguzki-sistemako gorputz batek, planeta nanotzat sailka dezaten, baldintzak hauek bete behar ditu:[
- eguzkiaren inguruko orbita batean dabil;
- badu nahikoa masa, gorputz zurrunaren indarra gainditu eta oreka hidrostatikoa lortzeko, forma esferikoa edo ia esferikoa lortuz;
- bere orbitaren inguruak garbitzen ditu.
2011/12/25
Materia iluna
Astrofisikan, materia iluna erradiazio elektromagnetikorik igortzen ez duen materia da. Beraz ezin dugu bere presentzia zuzenean nabaritu. Zenbait fenomenoastronomiko ulertzeko materia arrunt nahikorik ez zegoela konturatzean, fisikariek, unibertsoak beste osagairen bat izan beharko zuela ondorioztatu zuten. Azken neurketek diotenez, neur ezina den osagai hori, unibertsoko materia osoaren %22 izango zen. Materia arrunta soilik %3-4 izanik. Geratzen den beste %75-a oraindik misteriotsuagoa den energia ilunak beteko luke.
2011/12/20
Supernoba
Supernoba (izar berria) esan nahi du, bat-batean agertzen direlako, eta oso objektu distiratsuak sortzen duen izar-leherketa da. Supernobek, asteak edota hilabeteetan zehar irauten duten oso argi-izpi distiratsuak igortzen dituzte.Fenomeno hau oso masa handiko izarretan sortzen da, gehiago fusionatu ezin dutenean. Hori gertatzen denean, supituki uzkurtzen dira eta ondoren energia handia igortzen dute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


